top of page

ESTEBAN URZELAI

Zuzendari Artistikoa

Pianoko goi mailako titulua lortu zuen Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Koru Zuzendaritzakoak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, Gabriel Baltés maisuarekin. Musikenen bertan, Orkestra zuzendaritzako ikasketak ere egin zituen Enrique García Asensio, Manel Valdivieso eta Arturo Tamayo maisuen eskutik. Europako Gazte Abesbatzako eta Internationale Bachakademie Stuttgart abesbatzako partaide izan zen, F. Bernius, J. Prinz, F. Sjöberg, M. Guinand edo H. Rilling-en zuzendaritzapean. Industri Antolakuntzako ingeniaria da.

 

Oñatiko Ganbara Abesbatza zuzendu zuen 1996 eta 2009 urteen artean, besteak beste, 2004an Kantu Koraleko Sari Nagusi Nazionala lortuz. Donostiako Orfeoiko Orfeoi Txikia eta Gaztea zuzendu ditu 2004tik. Azken honekin, 2016an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan gazteen saileko lehen saria lortu zuen, eta 2019an Nafarroako IV. “Acapella” lehiaketan polifonia eta folklore sailetako lehen sariak, publikoaren saria eta zuzendari onenaren saria. 2007 eta 2020 artean Donostiako Orfeoiko zuzendariorde izan zen. 2016tik 2019ra Euskal Herriko Gazte Abesbatza zuzendu zuen eta 2018an Suhar gizon korua sortu zuen. Oviedoko Operako abesbatzako zuzendari eta orkestra-zuzendari laguntzaile izan zen 2020-2021 denboraldian. 2020ko abenduan Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde postua lortu zuen.

 

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearekin elkarlan estua du, azken honek antolaturiko Zuzendaritza Akademiako irakasle taldeko partaide delarik 2012tik. Bestalde, zuzendaritza eta interpretazio mintegi ugari eskaini izan ditu Galizia, Badajoz, Kordoba, Malaga, Sevilla, Ciudad Real, Madril, Zaragoza, Lugo, Albacete edo Asturiasen.

Esteban Urzelai

SUHAR Korua

  • Instagram
  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube

©2024 SUHAR Korua.

bottom of page